EH Bilduk Carmen Albaren dimisioa eskatu du

2017ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

IRUÑEA. EH Bilduko Adolfo Araizek kolokan jarri du Carmen Alba Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariaren zilegitasuna, eta sute politikoak piztea aurpegiratu dio. Araizen ustez, Alba «obsesionatuta dago ikurrina ilegala dela Nafarroan, eta horregatik sartu ditu horrenbeste helegite».

Hatortxu Rock jaialdiarekin ere gertatutakoa salatu du. Araizen arabera, Albaren agindupeko Guardia Zibilak «probokazio jarrera izan du», makina bat kontrol ezarriz. «Eskerrak ez dela deus gertatu». Horregatik, Araizen ustez Carmen Albak dimisioa eman behar luke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.