Euskal Herrian ez da ohikoa alderdi batek aldez aurretik iragartzea hauteskunde ondorengo gobernua zein pertsonak osatuko duten; mundu anglosaxoian, ordea, ohikoagoa da horren berri ematea. EH Bilduk etzi jakinaraziko du Euskal Autonomia Erkidegorako bere gobernua nortzuek osatuko duten, irabaziz gero. Lehendakarigaia Laura Mintegi izango dela jakinda, balizko gobernu horren sailburuak zehaztuko ditu etzi.
Hautagaitza aurkezteko agerraldian zein ondorengo mezuetan, Mintegik aurreratu du EH Bildu «gauzak aldatzeko bokazioarekin» aurkeztuko dela hauteskundeetara. EH Bildu gobernua osatzeko tenorean balego, Eusko Jaurlaritza horrek, egungoak bezala, 11 sail lituzke, baina izenak erabat aldatuko lirateke. Herrizaingo eta Justizia sailari Herritarren Askatasunak adiera emango lioke. Enplegu, Etxebizitza eta Gizarte gaiei Justizia Soziala. Era berean, Hizkuntz Normalizaziorako saila ere egongo da. Lehen sektoreko sailak Elikagai Subiranotasuna izena hartuko luke.
EH Bilduk igandean aurkeztuko du bere gobernu taldea
Koalizio abertzaleak proposatutako gobernuak 11 sail izango lituzke, baina egungo izenak aldatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu