Iruñean jarri dute hitzordua, arratsaldeko 17:00etan. Handik irtengo da EH Bilduk urriaren 12rako deitutako manifestazioa Bagoaz lelopean, eta jarraian ekitaldi politikoa egingo dute Anaitasunan.
Bakartxo Ruizek eta Mertxe Aizpuruak aurkeztu dituzten egun horretarako mobilizazioak, eta nabarmendu dute subiranismoa indartuta dagoela erakusteko aukera bat izango dela urrikoa. "Elkar hartuta indartsuagoak gara eta gaitasun handiagoarekin defendatu ahal izango ditugu gure postulatuak eta printzipioak".
"Iruñean egingo dugun mobilizazioa euskal independentistok Madrilera eramango dugun horma eraikitzeko lehen aukera da", adierazi du Aizpuruak eta adierazi du mugimendu subiranistak indartu ahala, oztopo gehiago izango dituela "autoritarismoak" bere helburuak betetzeko.