Iruñeko Udala

EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik ezohiko udalbatzar batera deitzeko eskatu diote Maiari

Elma Saiz (PSN) eta Itziar Gomez (Geroa Bai) zinegotziek dimitisioa eman zuten Nafarroako Gobernuan karguak hartu ondoren, eta haien ordezkoak hautatzeko egin nahi dute batzarra. Bestela, alderdi horiek azaldu dutenez, ezingo dute kargua hartu urriaren 3ra arte —irailaren 5eko udalbatzarreko bozketetan, beraz, aulki bana galduko lukete PSNk eta Geroa Baik—.

Eskuinetik ezkerra, Maia, Asiron, Esporrin eta Gomez, Iruñeko udalbatza osatu zen egunean. Laurek aurkeztu zuten hautagaitza. JESúS DIGES, EFE
2019ko abuztuaren 27a
17:46
Entzun

Iruñeko udalean ordezkaritza politikoaren aldetik dagoen "normaltasunik gabeko egoera" lehenbailehen saihesteko, ez-ohiko udalbatza batera deitzeko eskatu diote gaur Enrique Maia (Navarra Suma) alkateari EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik. Ohar bateratu batean —espainieraz— azaldu dutenez, abuztuaren 28an eta 29an egin beharko litzateke udalbatza hori, Elma Saiz (PSN) eta Itziar Gomez (Geroa Bai) zinegotzi ohien ordezkoak izendatzeko.

Bi hautetsi horiek kontseilari hautatu dituzte Nafarroako Gobernuan: Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Gomez, eta Ekonomia eta Ogasunekoa Saiz. Dimisioa eman zuten horretarako, baina haien ordezkoak ez dituzte hautatu oraindik —Javier Leoz eta Federico Colmenar, hurrenez hurren—. Hiru alderdiek azaldu dutenez, legearen arabera, urriaren 3ko udalbatza arte ezingo lukete kargua hartu ordezkoek, eta beraz, bitartean, aldatu egingo litzateke gehiengo eta gutxiengoen osaera. Esaterako, irailaren 5eko ohiko udalbatzan. Hori saihesteko nahi dute alkateak ezohiko batzarrera deitzea, eta nabarmendu dute legeak aukera hori jasotzen duela.

Denera, 27 zinegotzi ditu Iruñeko udalbatzak. Maiatzaren 26ko hauteskundeetan, Navarra Sumak eskuratu zituen 13, EH Bilduk 7, PSNk 5 eta Geroa Baik 2.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.