EH Bildurekin izan dira Libreko kideak, «herri erantzun bat» osatzeko bidean

Koalizioak bat egin du auzipetuek egindako analisiarekin, jardun politikoa kriminalizatu nahi dutela iritzita

Erredakzioa
2013ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Gizarte nahiz politika arloko eragileekin egiten ari diren harreman biraren barruan, EH Bildu koalizioarekin izan zen atzo 35/02 sumarioan nahiz Segiko kide izatea egotzita urrian epaituko dituzten 76 lagunen ordezkaritza bat. Libre dinamikan bildu dira auzipetuak, eta, haien ustez, gizartean sortzen ari den itxaropena zapuztu nahi du Espainiako Gobernuak, oinarrizko eskubideak urratuz eta jarduera politikoa kriminalizatuz. Hala salatu zuen Floren Aoizek, auzipetuen izenean: «Herri gisako erantzuna behar dela uste dugu, herri honek libreki erabakitzeko duen eskubidea zapuztu nahi delako eta gizarte osoaren aurkako erasoa delako».

Bat egin zuen EH Bilduko Pello Urizarrek ere analisi horrekin, legez kanporatze eta auzipetzeen bidez Espainiak «prozesua usteltzen» utzi nahi duela iritzita: «Euskal Herriaren etorkizuna baldintzatzeko ahaleginak dira, eta eragile guztiok dugu parte hartzeko betebeharra».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.