Espainiako inbestidura

EH Bilduren oinarriek urtarrilaren 3an zehaztuko dute inbesturarako botoa

Koalizioko militanteek Mahai Politikoaren hautua berretsi edo gaitzetsi beharko dute. Hau da, abstentzioaren alde edo kontra egin.

EH BILDU eta PSOEren arteko bilera. Oskar Matute, Gorka Elejabarrieta, Mertxe Aizpurua, Adriana Lastra eta Rafael Simancas. EFE
2019ko abenduaren 31
12:52
Entzun

EH Bilduren oinarriek urtarrilaren 2an eta 3an bozkatuko dute koalizioko Mahai Politikoak Espainiako inbestidurarako eginiko proposamena. Hau da, koalizioko bost diputatuak abstentzioaren alde egin behar duten edo ez. EH Bilduren Mahai Politikoak Madrilen koalizio gobernu bat ahalbidetzearen alde egin du, "estatuko egiturazko arazo larriak konpontzeko aukera leiho bat ireki delakoan". Galdeketa ostegunean hasiko da, 00:00etan, eta urtarrilaren 3an amaitu, eguerdiko 12:00etan. Honakoa izango da galdera: "Ados zaude EH Bilduk Espainiako Kongresuan dituen bost diputatuek abstentzio aktiboaren bidez Pedro Sanchez PSOEko hautagaiaren inbestidura ahalbidetzearekin, Espainiako Gobernuko presidente izan eta Unidas Podemos alderdiarekin gobernua eratu dezan?". Koalizioak azaldu du galdeketaren emaitza loteslea izango dela. Emaitzaren berri ostiralean bertan emango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.