Ehunka herritarrek Etxebarriko sexu erasoa salatu dute

Elkarretaratzea egin dute 17:00etan, Zintururi plazan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta ez dute inor atxilotu.

Tolosako osteopata baten sexu erasoak salatzeko elkarretaratzea, artxiboko irudian. GORKA RUBIO / FOKU
Tolosako osteopata baten sexu erasoak salatzeko elkarretaratzea, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Julen Otaegi Leonet.
2024ko ekainaren 9a
18:30
Entzun

Emakume batek sexu eraso bat jasan zuela salatu zuen atzo goizaldean, Etxebarrin (Bizkaia). Herriko jaiak ospatzen ari dira, eta kalean jarri ohi dituzten komunetan jazo zen erasoa. Etxebarriko Udalak bertan behera utzi zituen atzorako antolatuta zeuden ekitaldi guztiak. Udalak, sanantonioetako jai batzordeak eta txosnek elkarretaratzea egin dute Zintururi plazan, eta ehunka herritar bildu dira 'Erasorik ez, erantzunik gabe' lelopean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta ez dute inor atxilotu.

«Gure jaiak elkartzeko eta dibertitzeko guneak dira, eta gozatu nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu, betiere askatasuna eta bizikidetza errespetatuz. Mezu hau ulertzen ez duten eta bestelako helburuak dituzten pertsonak ez dira ongi etorriak», adierazi du udalak ohar bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.