Ehunka lagunek babesa agertu diete Barbado eta Zelaiari

Espetxeratze aginduen aurka protesta egin dute Amurrion, Agurainen eta Gasteizen

Atzo arratsaldean Amurrion egindako protesta. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU.
edurne begiristain
2023ko irailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen aldeko elkartasun oihuak ozen entzun ziren atzo Araban.Ankerkeriari Stop plataformak deituta, ehunka lagunek bat egin zuten arratsaldean bi gazteren aurkako espetxeratze aginduak salatzeko Agurainen, Amurrion eta Gasteizen deitutako elkarretaratzeekin. Aguraingo San Juan plazan, Amurrioko Herriko plazan eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren enparantzan egin zituzten protestak.

Ostiral arratsaldean egindako premiazko agerraldi batean, Ankerkeriari Stop plataformak jakinarazi zuen espetxeratzeko agindua jaso dutela bi gazteek. Agindua jasota, hamar eguneko epea dute borondatez espetxeratzeko; bestela, atxilotze agindua martxan jarriko du Espainiako Auzitegi Gorenak, maiatzean berretsitako lau urteko espetxe zigorra betearazteko. Auzitegi Nazionalak 2021ean ezarri zien zigorra, «armak eta munizioak gordetzea» egotzita.

Gazteen askatasuna aldarrikatzeko hainbat deialdi egin dituzte.Deialdi nagusia irailaren 30erako egin dute: manifestazioa egingo dute Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.