EUSKAL PRESOAK

Ehunka pertsona batu dira Iruñean, Patxi Ruiz babesteko

Manifestazioa, alde zaharreko kaleak zeharkatzen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2020ko ekainaren 27a
20:48
Entzun

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta, ehunka pertsona elkartu dira Iruñeko alde zaharrean, Patxi Ruiz euskal presoari sostengua adierazteko.

Borrokak ez du etenik, amnistia osoa lelopean, Manifestazioa 18:00etan abiatu da, Errekoleten plazatik. Martxa debekatuta bazegoen ere, jendetza pilatu da plazan, eta istilurik gabe egin du aurrera protestak. Saiatu dira Takonera kalera sartzen, baina poliziek bidea itxi  diete, eta mobilizazioak alde zaharrean zehar jarraitu du, besteak beste presoak kaleratzearen eta amnistiaren alde oihukatzen zuten bitartean.

AEMk azaldu du «Patxi Ruizen borrokak agerian utzitakoaren haritik tiraka kartzelaren izaera hiltzailea eta hau estatuek kalean egiten dutenaren isla» dela salatzea zen martxaren helburua: «Gaurko mobilizazioa debekatuta, faxistek eurek erakutsi dute kartzela barruan eta kanpoan gertatzen dena logika errepresibo berean kokatzen dela».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.