Politika

Eibarko PSE-EEko zinegotzi baten autoa miatu dute, baina ez zegoen lehergailurik

Ertzaintzako artezilariak Eibarko (Gipuzkoa) PSE-EEko zinegotzi baten autoa aztertu dute ibilgailuaren azpialdean pakete susmagarri bat zegoelako, baina ondo ikuskatu ondoren ez zegoela lehergairik ikusi dute. Zinegotziaren bizkartzainek eman dute abisua.

2004ko azaroaren 22a
12:29
Entzun
Goizeko hamarrak aldera zinegotziaren bizkartzainak ohartu dira autoaren azpian pakete bat zegoela, eta susmagarria zelakoan, Ertzaintzari eman diote abisua. Paketea, CDak gordetzekoen tankerako kutxatxo beltz bat, aztrertu dute artezilariek, baina kableak baino ez zeuden, lehergairik ez.

Hegoain kalean zegoen ibilgailua, Eibar erdialdean. Hori dela eta, badaezpada, N-634 errepidea eta ingurukokaleak moztu dituzte, eta inguruko atarietako bizilagunak etxeetarik aterarazi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.