Eibarko Udalak gaitzetsi egin du udaletxeko fatxadara pintura jaurti izana

Udalak adierazi du «gertaera bereziki kezkagarria» dela.

Eibarko udaletxean pintaketak egin dituzte gaur goizaldean. EIBARKO UDALA
Eibarko udaletxean pintaketak egin dituzte gaur goizaldean. EIBARKO UDALA
2026ko uztailaren 3a
13:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eibarko (Gipuzkoa) udaletxean pintaketak egin dituzte gaur goizaldean. Udalak «ekintza bandalikoa» gaitzesten duela adierazi du ohar batean. Izan ere, udalarentzat «gertaera bereziki kezkagarria» da: «Eibarko gizarteak behin betiko gainditutzat jotzen zituen garaiak ekartzen ditu gogora, seinalatzea eta intimidazioa errespetuari, bizikidetzari eta printzipio demokratikoei gailentzen saiatzen ziren garaiak».

Udalak gogorarazi du «desadostasun politikoa edozein gizarte demokratiko eta pluralen parte» dela, «eztabaida publikorako zilegizko elementua». Hori dela eta, berretsi du konprometituta daudela «Eibar beti definitu duten balioekin», hala nola «bizikidetza, errespetua, askatasuna eta aniztasuna». «Printzipio horiek ez dira bateragarriak ezein indarkeria motarekin, hertsapenarekin, ezta seinalatzeekin ere, eta udalaren jarduera gidatzen jarraituko dute», gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA