euskal presoak

Ekinekin lotuta duela bi urte atxilotutako zortzi lagun aske utziko dituzte

Egoitz Garmendia, Urko Aierbe, Ugaitz Elizaran, Aniaiz Ariznabarreta, Joxe Aldasoro, Rosa Iriarte, Eneko Compains eta Erika Bilbao libre utziko ditu Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak, bost mila eta bederatzi mila euro arteko bermepean. Operazio hartan atzemandako beste laguna otsailean geratu zen aske: Sandra Barrenetxea. Atzo, berriz, iaz atxilotutako Gorka Mayo askatu zuten.

2012ko uztailaren 25a
13:45
Entzun

Javier Gomez Bermudez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak bermepean libre utzi ditu Ekin erakundearekin lotuta Guardia Zibilak 2010eko irailaren 14an atzemandako bederatzi lagunetatik zortzi: Egoitz Garmendia, Urko Aierbe, Ugaitz Elizaran, Aniaiz Ariznabarreta, Joxe Aldasoro, Rosa Iriarte, Eneko Compains eta Erika Bilbao.

Bost mila eta bederatzi mila euro arteko bermea jarri die Gomez Bermudezek.

Sandra Barrenetxea ere atxilotu zuten orduan, baina hura aurtengo otsailean askatu zuten, hamabost mila euroko bermepean.

"Ekineko kide izanda ETAren komisario politiko izatea" leporatu zieten atxilotu zituztenean. Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen operazioa.

Ekinek joan den urriaren 1ean jakinarazi zuen desegitea erabaki zuela.

Erakunde harekin zerikusia zuelakoan 2011ko urtarrilean atzemandako beste lagun bat atzo askatu zuten: Gorka Mayo. Hamar mila euroko bermea ordaindu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.