Ekologistak Martxan-ek salatu du Jaurlaritzak airearen kalitatearen inguruan darabiltzan irizpideak ez datozela bat Europakoekin

Europako Ingurumen Agentziak baieztatu du bere parametroak bestelakoak direla 2019tik.

Airearen kalitateari buruzko panel bat, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Airearen kalitateari buruzko panel bat, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Maite Asensio Lozano.
2026ko urtarrilaren 15a
16:39
Entzun 00:00:00 00:00:00

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan airearen kalitatea neurtzen duten estazioek informazio «faltsutua» argitaratzen dute egunero, Ekologistak Martxan-ek salatu duenez. Europako Ingurumen Agentzian kontsulta egin du talde ekologistak, eta han jakinarazi diete Eusko Jaurlaritzak erabiltzen dituen irizpideak ez datozela bat Europako indizearekin, hau da, airearen kalitatea ez dela neurtzen ari agentzia horren parametroen arabera 2019tik.

Europako Ingurumen Agentziak azaldu du 2019an neurtu beharreko bost kategoriei seigarren bat gehitu zietela eta osasunarekin lotutako mezuak ere txertatu zituztela. Ildo horretan, Ekologistak Martxan-ek zehaztu du Europako agentzia horrek ez dituela jasotzen Jaurlaritzak erabiltzen dituen kontzeptu batzuk; adibidez, kutsadura maila baxuak izendatzeko, Jaurlaritzak airearen kalitate «oso ona» erabiltzen du, baina Europan ez dago halako izendapenik. Hala, «kontzeptu azientifikoak» erabiltzea egotzi dio talde ekologistak Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, besteak beste, airearen kalitateari buruzko urteko txostenetan.

«Europako indizearen erabilera faltsua zuzentzeko» eskatu diete ekologistek Jaurlaritzako hainbat saili, baita Eustati ere, bertan jasotako estatistikak erabiltzen baitituzte «nazioarteko agendetan edo koiunturari buruzko txostenetan helburuak bete direla justifikatzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.