ELA sindikatuak ez du bere egin Partaideko ikastolek eta LABek egindako akordioa. Haren arabera, langileen eskubideei kalte egingo die hitzarmen horrek. ELAk jakinarazi du adostutakoaren ondorioz langileek uko egin beharko diotela ikastolen aurka erreklamazioak jartzeari eta dagoeneko jarritakoak kendu egin beharko dituztela. «Xantaiari men egin dio LABek».
Ikastolek eta sindikatu horrek egindako akordioaren eraginez, iaz kobratu gabe geratutako soldataren zatia jasoko dute beharginek. LABek dauka gehiengoa ikastoletan. Hitzarmena murriztailea delakoan, ELAk jakinarazi du haren aurka egingo duela.
ELAk salatu du LABek men egin diela «xantaiei» ikastolekin ituna sinatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu