euskal herria

Elkarlan hitzarmen bat sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak

Besteak beste, ekonomia, turismo, kultura eta kirol arloetan izango du eragina. Krisiari aurre egin eta herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea dute helburu.

2011ko martxoaren 8a
17:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak hainbat arlori eragiten dien hitzarmen bat sinatu dute gaur Pauen. Elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute Miguel Sanzek, Nafarroako presidenteak, eta Jean-Jacques Lasserrek Pirinio Atlantikoetako Kontseiluko presidenteordeak. Helburua krisiari aurre egitea eta herritarrei zerbitzu hobea ematea da.

Besteak beste, ekonomia, turismo, kultura eta kirol gaiei eragingo die hitzarmenak, eta hiru urterako izango da. "Mugak dakarren bakartze ekonomiko, sozial eta kulturala gainditu" nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.