Agorrilaren 25ean, protesta egin zuten hainbat herritarrek Champo lizeoaren aitzinean, han aterpetua zen Poliziari “ongi etorri zaratatsua” egiteko. Musika tresnekin egin zuten lapiko jotzea. Baina polizia bortizkeria jasan dutela salatu dute, “kolpeak eta gas negarrak” izan ziren, eta protestako parte hartzaileetariko bat ordu erdiz atxiloturik atxiki zuten ikastetxe barnean. Herritarrek adierazi dute zaurituak izan direla.
Musika tresnak lapurtu dizkietela ere salatu dute, eta, hori dela eta, Nun da txülüla? Errepresiorik Ez leloa entzunarazi dute. Gertatutakoa salatzeko eta atxilotuei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egingo dute bihar, 11:00etan, herriko merkatuan.