Emakume bat atxilotu dute Bilbon, beste bat prostituzioan aritzera behartu duelakoan

Espainiako Poliziaren arabera, atxilotuak «mehatxu» egiten zion lagunari, eta lan eskaintza faltsu baten bidez lortu zuen hura Austriara joatea.

Espainiako Poliziako agente bat, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
Espainiako Poliziako agente bat, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
maddi iztueta olano
2026ko ekainaren 1a
12:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Poliziak emakume bat atxilotu du gaur Bilbon, beste bat prostituzioan aritzera behartu duelakoan. Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, atxilotuak lan eskaintza faltsu bat helarazi zion emakumeari: Austrian aritzeko zen, ostalaritzan; Kolonbiatik Salzburgoko aireportura iritsi zenean, ordea, atxilotuaren kolaboratzaile batek jaso zuen, eta Bregenz herriko etxebizitza batera eraman, non prostituzioan aritzera behartu zuten. 

Biktimak Poliziari kontatu dionez, lagunak «mehatxu» egiten zion, ohartarazita alde eginez gero haren familiari kalte egingo ziola. Hala, ezin zuen erabaki sexu harremanik ez izatea, ezta horiek norekin izan ere. Biktimaren arabera, Bregenzko etxe hartatik beste etxe batera eraman zuten gero, eta han egoera berean zeuden hainbat emakume ezagutu zituen; guztiak ziren kolonbiarrak, eta guztiak zeuden prostituzioan aritzera behartuta.

Gainera, lagunak Kolonbiatik Austriarako hegaldia ordaindu zionez, biktimak 2.500 euroko zorra zuen. Lan egin arren, zor horrek gora egiten zuen etengabe, edozein kosturengatik. Azkenik, biktimak bezero baten laguntzarekin lortu zuen ihes egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA