Emakume bat hil da Arizkunen, auto batek harrapatuta

Ezbeharraren ondorioz, bertan behera utzi dute gaur egitekoak ziren Arizkun Rock jaialdia.

Arizkun, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2023ko ekainaren 23a
12:46
Entzun

Emakume bat harrapatu zuen atzo auto batek Arizkungo plazan (Nafarroa), eta larriki zauritu zuen. Gaur jakinarazi dutenez, hil egin da 56 urteko emakumea.

Foruzaingoak azaldu duenez, larrialdi zerbitzuek 19:20 aldera jaso zuten abisua. Osasun langileak istripuaren lekura joan ziren, eta biktima helikopteroz eraman zuten ospitalera. Alabaina, hil egin da azkenean.

Ezbeharra dela eta, bertan behera utzi dute gaur herrian egitekoak ziren Arizkun Rock jaialdiaren azken aldia. Antolatzaileek besarkada bat helarazi diete familiari eta kaltetuei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.