Emakume bat hil da Donemiliagan, bere autoak harrapatuta

Gidaririk gabe zegoen ibilgailua, eta ikertzaileek uste dute eskuko galga jarri gabe zeukala.

2026ko apirilaren 24a
22:16
Entzun 00:00:00 00:00:00

70 urteko emakume bat hil da gaur arratsaldean Donemiliagan (Araba), bere autoak harrapatuta; ibilgailua gidaririk gabe zegoen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du ikertzen ari direla zer gertatu den; dena den, uste dute autoa eskuko galgarik gabe zegoela. Andrea istripua izan den lekuan bertan zendu da, zauri larrien ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA