Emakume bat hil da Donostian, itota

Ondarretako hondartzan gertatu da ezbeharra, bart gauean.

Sorosle baten zaintza postua, Donostiako Ondarreta hondartzan. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
Sorosle baten zaintza postua, Donostiako Ondarreta hondartzan. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
Ekhi Erremundegi Beloki.
2026ko ekainaren 25a
08:41
Entzun 00:00:00 00:00:00

Emakume bat zendu da bart gauean Donostiako Ondarreta hondartzan, itota. Zabalduko informazioaren arabera, bainulari talde batekin zegoen ezbeharra gertatu zenean. Egoeraz ohartu eta erreakzionatzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten emakumea salbatu. 

Larrialdi zerbitzuak iritsi zirenerako, heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Atzerritarra da emakumea; ez dute haren adinaren berri eman. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA