Emakume bat larri zauritu da Bilbon, Alde Zaharreko eraikin bateko bosgarren pisutik amilduta. Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo 22:00 aldera izan zuten gertatutakoaren berri. Emakumea ospitalera eraman dute.
Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du zer gertatu den argitzeko eta zehazteko emakumea nola amildu zen.