Hiru ibilgailuren arteko auto istripu batean, 55 urteko emakume bizkaitar bat hil zen atzo Cargon (Galizia).
Galiziako 112 larrialdietarako zerbitzuaren arabera, atzo 18:00ak aldera hiru ibilgailuk talka egin zuten, eta haietako bat irauli egin zen. Istripua izandako lekuan bertan hil zen Bizkaiko emakumea, eta beste bederatzi pertsona ere zauritu ziren; haietako bi larri daude ospitalean.