Euskal presoak

Emakumea eta espetxea aztergai dituen dokumentalaren trailerra argitaratu du Sarek

Poltsa bete kontu izena du ikus-entzunezko lanak.

2019ko apirilaren 23a
15:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Emakumea, espetxea eta presoen sostengu lana. Sare Herritarra plataformak hiru ardatz horiek hartu ditu abiapuntu espetxeko bizitza genero ikuspegitik aztertzeko. Dokumental bat osatu du, lau emakumeren testigantzak elkarrizketa bidez bilduta.

"Espetxean, gainontzeko instituzioetan, moduan, sistema patriarkala birproduzitzen da. Horrek preso diren emakumeengan eragin zuzena du, baina baita kanpoan diren emakumezko senide eta lagunen kasuan ere. Rolen banaketaren eta zaintza lanen gaineko hausnarketa bildu dugu lau emakumeren esperientzia jasoz", azaldu du plataformak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.