Emaztea bortxatzeagatik, zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako Lurralde Auzitegiak zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio 42 urteko gizon bati. Epaileak frogatutzat jo du emaztea bortxatu zuela, Tuteran, biak bizi ziren etxean. Sententziaren arabera, emakumeak uko egin zion sexu harremanak izateari, eta gizonari ihes egin zion. Baina, gero, senarrak lo hartu zuela irudi zitzaiolarik, logelara itzuli zen emakumea. Orduan, gizonak bortxatu egin zuen emaztea. Epaileak erruduntzat jo du senarra, sexu eraso delitu bat egin zuela ebatzita. Gainera, ahaidetasunak eta mozkor egoteak delitua larritzen dutela erabaki du epaileak. Gizonak ezingo du emaztearengandik 500 metro baino gutxiagora hurreratu hamabi urte eta erdian; eta emazteari 7.000 euro ordaindu beharko dizkio, kalte morala eragiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.