Eñaut Aramendi atxilotu du Frantziako Poliziak, migratzaileak garraiatzeagatik
URRUÑA. Eñaut Aramendi LABeko kidea atxilotu zuen Frantziako Poliziak atzo goizean, Urruñan (Lapurdi), Baionara zeramatzan hiru migratzaileekin batera. Arratsaldean bertan utzi zuten libre, kargurik gabe. Etorkinekin elkarteak esan du laguntza humanitarioa ez dela «ilegala». LABek «bide seguruak» eskatu ditu etorkinentzat.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu