Eneko Andueza: «Eskubideak ugaritu egin daitezke, baina atzera ere egin dezakete»

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du datozen hilabeteetako hauteskunde zikloan zera dagoela «jokoan»: «Betikoa, zer-nolako geroa nahi dugun pertsonentzat».

Eneko Andueza, Gipuzkoako arduradunekin, gaur. EFE
Eneko Andueza, Gipuzkoako arduradunekin, gaur. EFE
xabier martin
2026ko urriaren 10a
16:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azaroaren 29ko hauteskundeetan hautu bat egingo dute herritarrek, «eskubideak zabaldu eta aurrerapen ekonomikoaren» eta «atzera egitearen eta ziurgabetasunaren» artean. Horrela ohartarazi du PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak gaur, Gipuzkoako alderdiko arduradunekin egindako bileran. «Aurrerakada ez dago bermatua sekula: eskubideak ugaritu egin daitezke, baina atzera ere egin dezakete». Hala, azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeak eta 2027ko maiatzeko udal eta foru bozak gogoan hartuta, PSEko buruak «jokoan» zer dagoen azaldu du: «Betikoa dago jokoan: zer-nolako geroa nahi dugun pertsonentzat».

Horiek horrela, bozetan ez dira bakarrik gobernu batzuk aukeratuko, Anduezaren esanetan. «Eraldaketa handiko aldi batean bizi gara; ziurgabetasun handia dago mundu osoan, tentsio ekonomiko nabarmenak, eta erronka demografikoak ere bai. Horrek guztiak egonkortasuna eskatzen du erakundeetan, lidergo politikoa eta erantzuteko gaitasuna».

Espainiako Kongresuan, Pedro Sanchezen gobernuak etxebizitza eskubidearekin loturik aurkeztutako bi dekretuak atzera bota dituztela gogoratu du Anduezak. «Horrek erakusten du aurrerabidea ez dagoela bermaturik inoiz ere, eta gehiengoaren bizitzak hobetzen dituzten politikek babes demokratikoa behar dutela aurrera jarraitzeko».

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA