Landa eremutik hiriburura. Nafarroako Energia Eraldatzailea elkarteak deituta, dozenaka lagun bildu ziren atzo Iruñean klima ez, sistema aldatu behar dela aldarrikatzeko. Berriztagarriak bai, honela ez mezua buruan egin zuten manifestazioa, eta atzean hamaika herritako hamaika aldarri batu zitzaizkion. Urbasa-Andia, Erreniega, Etsain-Anue, Iza... Nafarroan eguzki eta haize poligonoek kalte egindako herrietako biztanleak ziren, nor bere aldarriarekin, baina helburu berak batuta: «Mendien eta herrien defentsa».
Urrats motelez ibili ziren Iruñeko Alde Zaharrean barrena. Iberdrolaren bulegoan, Nafarroako Parlamentuan eta Iruñeko udaletxean gelditu ziren haien aldarriak plazaratzeko. Mikel Olleta eta Olivia Urrestabaso aritu ziren plataformaren izenean. «Enpresa pribatuek herri lurrak eta natur ondasunak okupatzen dituzte, eta haietaz jabetzen dira», salatu zuen Olletak. «Beraiek sortu duten krisi klimatiko eta energetikoaren atzean ezkutatzen dira, eta egoera negozio berriak egiteko aprobetxatu besterik ez dute egin nahi». Erakunde publikoei «kapitalismo berde eta teknologikoa» baztertzeko eskatu zien.
Energia eraldatzailearen aldarria landa eremutik Iruñera eraman dute
«Mendien eta herrien defentsan» energia berriztagarrien «negozioa» salatu, eta «kapitalismo berdea» bazter uzteko eskatu diete erakundeei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu