Ibarretxe plana
Enpresariek Ibarretxe planaren aldeko apustua egiten badute, irabazietan galerak izango dituztela esan du Enrique Villarrek
Espainiako Gobernuko Euskal Autonomi Erkidegoko ordezkari Enrique Villarrek abenduaren 6an 25 urte betetzen dituen Espainiako Konstituzioaren testuinguruan egingo diren ekitaldien berri eman du gaur, baina Ibarretxe planak enpresariengan izan dezakeen eraginaz ere hitz egin du. "Enpresariek Ibarretxe planaren aldeko apustua egiten badute, irabazietan galerak izango dituzte", esan du Enrique Villarrek.
"Enpresariek erabaki bat hartu behar dute. Agian batzuk Ibarretxe planaren alde egingo dute epe laburrean, epe laburrean izan ditzaketen irabaziak dela-eta, baina gauza bat jakin behar dute, gaia aztertua izan dela eta planaren alde egiten duenak arazoak izango dituela Espainian, saltzeko oztopoak izango dituela. Jendea ez da besoak gurutzatuta geldituko", azpimarratu du Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu