Enrike Garateren 76 urteko zigorra berretsi du Gorenak

2012ko uztailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak ez du onartu Enrike Garate Galarzak aurkeztutako helegitea. Iazko uztailean ezarri zion Auzitegi Nazionalak 76 urte eta 9 hilabeteko zigorra, 1986ko bahiketa baten ondoren Genaro Garcia ertzainburua hiltzea egotzita. Beste preso bat ere zigortua dago hilketa beragatik. Gorenak dioenez, «bere eskuz» hil ez arren, Garatek «elkartasuna agertu» zion tiro egin zuenari. Beraz, biak zigortu dituzte. 2004ko otsailean atxilotu zuten Garate Frantzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA