Euskal Herriko prozesuari ekarpen baikorra egin beharko lioke Espainiako Estatuak, Friendship taldearen iritzian, eta Bateragune auziko epaiketarekin horretako aukera baduela uste du. François Anfonsi eurodiputatua etaFriendshipeko kidea Madrilen izan zen atzo, auzipetuekin, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta talde osoaren izenean honako hau esan zuen sartu aurretik: «Espainiako Estatuari eskatzen diogu, epaiketa honen erabakiarekin ekarpen baikorra egiteko bake prozesuaren alde». «Euskal Herrian dagoen elkarrizketaren eta bakearen aldeko borondatea errespeta dezaten eskatzeko», epaiketara joan behar zuela erabaki zuten Friendshipek. «Euskal herriak bakean bizitzeko duen eskubidea defendatzeko gaude hemen,eta eskubide hori Euskal Herriaren borondate librearen errespetatuta etorriko dela uste dugu. Herritarren borondatearen errespetua Europaren zutabe nagusienetako bat baita».
Ez zen Alfonsi izan atzo Auzitegiko atarian hitz egin zuen bakarra. Txelui Moreno auzipetuak ere hitz egin zuen, eta beraien kontrakoa «epaiketa politikoa» dela salatu zuen. Jardun politikoa kriminalizatzeko nahia ikusten dute epaiketaren atzean, baina alderantzizkoa egiten ari direla eman diote aditzera Espainiako Gobernuari: «Argi eta garbi, ezker abertzalearen apustu politikoa atera da indartuta, eta estatu espainiarraren blokeo politika, berriz, are gehiago ahuldu da». «Blokeoa» gainditzeko lan egiteko eskatu diete Espainiako eta Frantziako gobernuei, «bakean eta konponbide demokratikoetan oinarrituko den etorkizunak guztion ekarpen eraikitzailea behar du».
Epaiketako lehen aste honetan Euskal Herrian zein Madrilen jaso duten elkartasuna eskertu dute auzipetuek, eta epaiketaren kontra gaur Donostian egingo den manifestaziora joateko eskatu. Beraiek ere izango dira Epaiketa politikorik ez, aterabidea aurrera! leloarekin egingo den manifestazioan.
'Bateragune auzia'. Epaiketa
Epaiarekin ekarpen baikorra egiteko eskatu dio Friendshipek Espainiari
Auziaren kontra gaur Donostian egingo den manifestaziora joateko deia egin diete auzipetuek herritarrei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu