Eleak mugimenduak bihar Donostiako Bulebarrean, 11:30etik aurrera, ekitaldi bat egingo du. Bertan, «egungo egoera larria» salatuko dute, puzzle erraldoi baten bitartez. Musikariek, dantzariek eta bertsolariek parte hartuko dute. Protesta horren bitartez, gogora ekarriko dute elkarte politiko eta sozialetan lan egiteagatik 111 gipuzkoar auzibidean edo epaiaren zain daudela, eta beste 35 herritar espetxean.
Gainera, D3Mko eta Askatasuna taldeko kideen aurkako epaiketa laster egingo da, eta Bateragune auziko edo Donostiako 15 gazteren aurkako epaia etortzear dira. Horrekin batera, «aukera politiko jakinak legez kanpo daude». Hala, 1.200 herritarren laguntzaz, 6 x 3 metroko puzzlea osatuko dute. 13:30ean, ekitaldi politiko bat egingo da.
«Epaiketa politikoak» amaitzeko eskatu dute
Auzibidean diren 111 gipuzkoarren eta espetxean diren 35en egoera oroitaraziko dute bihar, Eleak-ek deituta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu