Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzapean aske utzi du Donostiako alkatearen idazkari ohi Josetxo Ibazeta. «Terrorismoa» gorestea eta herritar batzuei mehatxu egitealeporatuta inputatu gisa deklaratu zuen atzo Madrilen. Haren azalpenak entzun ondoren, baldintzapean aske utzi du epaileak: pasaportea kendu dio, eta hamabostean behin gertuen duen auzitegira sinatzera joatea agindu dio.
Azken Eurokopan Espainiako futbol selekzioaren garaipen bat ospatzen ari omen ziren pertsonabatzuei«mehatxuak egitea» leporatzen dio Pedro Martinez Torrijos Auzitegi Nazionaleko fiskalak Ibazetari. Era berean, fiskalak uste du egindako adierazpenetan «terrorismoa goretsi» zuela.
Gertaera horren berri Espainiako El Mundo egunkariak eman zuen, bere webgunean jarritako bideo baten bidez eta idatzizko albiste batean. Bideoan ageri denez, Espainiako selekzioaren jarraitzaile batek «etorri hona, gudari» esan, eta aurretik zer oihukatu zuen galdetu ondoren, «Gora ETA militarra» esan zuen Ibazetak. Kazeta horrek idatzizko edizioan dioenez, horren ondoren Ibazetak esan zien lau tiro emango ziela, eta eskuarekin tiro egiteko keinua egin zuen.
Ibazetak ukatu egin du Espainiaren zaleak mehatxatu egin zituela, eta azaldu du haiek «probokatu» egin zutela. ETA goresteko asmorik ez zuela esan du, eta adierazi du bere jokabidea ez zela «zuzena eta egokia» izan —bideo hori zabaldu bezain pronto, dimisioa eman zuen Ibazetak—. Oraingoz, gertakari horiekin lotuta, hiru lekukok deklaratu dute Ertzaintzan, babestutako lekuko gisa. Halaber, Ruz epaileak editatu gabeko bideoak eskatu dizkie El Mundo eta Diario Vasco egunkariei, eta egileen kontaktuak emateko. Datu horiek ez ditu oraindik jaso.
Epaileak baldintzapean aske utzi du Ibazeta
Donostiako alkatearen idazkari ohiak adierazi du «probokatu» egin zutela eta ez zuela ETA goresteko asmorik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu