Adingabeko ikasleei ustez sexu gehiegikeriak egiteagatik Ertzaintzak atzo atxilotu zuen 46 urteko irakaslea Basauriko espetxean kartzelatzeko agindua eman du epaileak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez, 5 urteko haur baten gurasoek jarritako salaketa batekin hasi zen ikerketa.
Irakaslea zaintzeko, bideokamerak jarri zituen Ertzaintzak hura lanean ari zen ikastetxean, eta horietan, Ertzaintzaren arabera, irakasleak "gutxienez" lau adingaberi sexu gehiegikeriak egiten dizkiela ikusten da. Irakaslea atxilotzeaz gain, haren ordenagailua ere eraman zuen Ertzaintzak, edukiak aztertzeko. Bideo irudiak epailearen esku utzi dituzte.
EUskal herria
Epaileak Basauriko espetxean kartzelatu du ikasleei ustez sexu gehiegikeriak egiteagatik atxilotutako irakaslea
5 urteko haur baten gurasoek jarritako salaketarekin hasi zen ikerketa, eta ikastetxean grabatu dituzten bideoetan, Ertzaintzaren arabera, gutxienez lau adingaberi eraso diela ikusten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu