Epidemia ja «pandemia» dela esan du OMEk

2020ko martxoaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
118.000 pertsona daude erituta, eta 4.291 hildako eragin ditu. COVID-19 eritasunak mundu zabalean izan duen eraginaren datuak dira, atzo OME Osasunerako Mundu Erakundeak emanak, eta horietan oinarrituta adierazi zuen epidemia ja «pandemia» dela. Izan ere, bilakaera oso handia izan du asteotan: bi astean, kasuak lehen baino hamahiru aldiz gehiago dira, eta gaitza duten herrialdeak lehen halako hiru dira. Horiek horrela, birusaren ondorioak gordintzera egingo dutela iragarri dute OMEn: «Kasuek, eritasunek eragindako heriotzek eta birusa duten herrialdeek gora egingo dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.