Udal eta foru hauteskundeak. Alderdien kanpaina

«Eraikuntza nazionalaren ordez», eraikuntza soziala nahi du Buenek

«Aldaketa Bizkaira zabaldu dadin» boto bakoitza «oso garrantzitsua» dela ohartarazi du Pastorrek

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2011ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
«EAJk eta Bilduk eskaintzen duten eraikuntza nazionalaren aldean, eraikuntza soziala eskatzen dugu guk; herritarren Euskadi eta Gipuzkoarena, zentralitate politikoarena, kudeaketarena eta instituzioekin konpromisoa hartuta daukan lidergo serioarena». Hitz horiekin eskatu du PSE-EEren aldeko botoa Miguel Buenek, Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiak.

Bere burua aurrerakoitzat dutenen boza eskatu du, «eskubide sozialak, ongizatea eta bizi kalitatea egonkortu daitezen». «Alderdi Sozialista bozkatu behar da elkartasunaren eta garapen sozialaren bidean aurrera egiteko», esan du Lasarte-Orian egindako ekitaldian.

Horretarako, fiskalitateari buruzko «eztabaida handia» eman behar dela uste du hautagaiak babes sozialean sakontzeko. «Guk, gizarte zerbitzuak, aukera gutxien dituztenekiko eginbehar gisa eta ekonomia suspertzeko aukera gisa ulertzen ditugu», adierazi du. «Abertzaleek eta eskumak orohar», berriz, «arazo deserosotzat» dituztela esan du.

Jose Antonio Pastor Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiak, berriz, botorik ez galtzeko deia egin du, «guzti-guztiak direlako oso garrantzitsuak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.