Eraso LGTBIfobo bat salatu dute Gorraitzen

Irain egin zieten gazteek ikur «frankistak eta falangistak» zituztela jakinarazi dute, eta azpimarratu udaltzainen jarrera «arduragabea» izan zela.

Iazko LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguneko manifestazioa, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguneko iazko manifestazioa, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Julen Urrestarazu
2025eko azaroaren 3a
14:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Berhezi berdintasun kontsultoriako bi langilek salatu dute Gorraitzen (Nafarroa) eraso faxistak eta LGTBIfoboak jasan zituztela. Joan den irailaren 13an gertatu ziren erasoak, bi emakumeak harrera gune feministan lanean ari zirela herriko festetan.

Ikur «frankistak eta falangistak» zeramatzaten gazte batzuk emakumeengana inguratu ziren, eta irain «homofobo eta transfoboak» egin zizkieten. Horren ostean, harrera guneko material informatiboa apurtu zuten, eta baimenik gabe grabatu zituzten langileak.

Horrez gain, salatu dute udaltzainen jarrera «arduragabea» izan zela. Adierazi dute «langileen lana zalantzan jarri» eta «erasoa zuritu» zutela. Izan ere, «festa giroan jendea mozkortuta egoten dela» esan zuten udaltzainek. Are gehiago, biktimen esanetan, udaltzainek leporatu zieten erasotzaileak diskriminatu izana haien itxuragatik.

Gainera, adierazi dute Eguesibarko Udala (Nafarroa) oraindik ez dela publikoki agertu erasoaren aurka, erasoa udalak eskaintzen duen zerbitzu batean gertatu zen arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.