Erdizko galdeketak bertan behera uzteko agindu diete Baztango alkateei

Erdizko harrobiari buruz gaur zortzirako deitutako kontsultak ezin dituztela egin jakinarazi die Guardia Zibilak. Bihar batzarra egingo dute alkateek

Meategiaren kontrako manifestazioa Elizondon, urrian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
Jon OrdoƱez Garmendia - Mikel P.Ansa
2022ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
EH Bilduk ohar batean jakinarazi duenez, Guardia Zibilak Baztango alkateak kuartelera deitu zituenostiralean, eta jakinarazi zien bi eguneko epean bertan behera utzi behar dituztela azaroaren 20rako deituak dituzten galdeketak. Magnesitas de Navarraren Erdizko proiektuari buruzko galdeketa bat da. Magnak udalerriz gaindiko eragina duen plan gisa aurkeztu du meategia egiteko egitasmoa, eta galdeketa alkateek antolatu dute, Baztango herri lurrak kudeatzeko ordenantzak baliatuta. Baztango hamabost herrietatik hamalautan dira egitekoak.

Alkateak aztertzen ari dira egoera, eta bihar egingo dute batzar bat. Ordurako eman behar dute erabaki bat. Zenbait herritan aztertzen ari dira herriko batzarrak biltzea, egoeraren berri emateko.

Baztango udal bakoitzeko alkateak egin du azaroaren 20ko galdeketarako deialdia, Baztango ordenantzek horretarako aukera ematen dietelako. Almandozen ez gainerako herri guztietan egiteko asmotan ziren. Baina Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak uste du herriek eta Baztango Udalak ez dutela eskumenik auzi honen gainean, Magnaren proiektua udalerriz gaindikotzat izendatu dutelako, besteak beste. Eta, horrenbestez, gai horri buruz galdeketa egiteko eskumena ukatu die.

EH Bilduk Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzari leporatu dio herritarrei hitza kentzea. Azpimarratu du galdeketa bat egitea ariketa demokratiko dela, eta herritarren eskubidea dela beren iritzia ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.