Erdizko meategi proiektuaren aurkako manifestazioa eginen dute Iruñean
ELIZONDO. Erdiz Bizirik plataformak manifestazioa eginen du apirilaren 22an Iruñean, Landa eremuaren defentsan lelopean. Talde ekologistak protestara deitu ditu «Euskal Herriko eta atzerriko eragile eta norbanako guztiak», Magna enpresak Erdizen eraiki nahi duen meategiaren kontra. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da, Antoniutti parketik, eta Sarasate pasealekuan bukatuko da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu