EUSKAL HERRIA

"Eremunduko" hiztunei agurra

Hiru hilabetez izan dira 'Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak' aditu-tituluko partaideak Euskal Herrian. Esker ekitaldia egingo diete gaur. Bideoa: partaideak eta Jon Sarasua, titulurako sortutako kanta abesten; John Buhameak egin du musika eta Sarasuarenak dira hitzak (Garabide). [Vimeo]http://vimeo.com/79908057[/Vimeo]

2013ko abenduaren 4a
15:53
Entzun

17:30ean egingo dute jaialdia, HUHEZI fakultateko areto nagusian. Aditu tituluko partaideak irailaren 16az geroztik dira Euskal Herrian, eta abenduaren 10ean joango dira euren herrialdeetara.

Ekitaldian zehar, kantuak, poemak, antzerkia, dantza eta diskurtsoak prestatuko dituzte. Garabideren ekimenez egin dute aditu tituluaren bigarren edizioa, eta elkarteak bideo bat plazaratu du; bertan, parte hartu dutenek kantatu dute Eremunduan abestia. John Buhameak egin du musika eta Jon Sarasuarenak dira hitzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.