Eri kronikoak eta adinekoak espresuki babesteko eskaera egin diote Eusko Jaurlaritzari

Osasun segurtasunari buruzko dekretuaren harira, txosten bat plazaratu du Kontseilu Ekonomiko Sozialak.Erietxeetako hutsez ohartarazi du

Bi mediku paziente bat artatzen, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
arantxa iraola
2015eko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Ā«Talderik kalteberenak, ezaugarri bereziak dituztenakĀ». Horiek propio aipatu behar dira, Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren ustez, Eusko Jaurlaritza pazienteen osasun segurtasunari buruz atontzen ari den dekretuan, eta bereziki gogoan izan ditu bi talde: gaixo kronikoak eta adineko pertsonak. Txosten bat plazaratu du kontseiluak dekretu proiektuaren inguruan, eta bertan egin du ohartarazpena.

Izan ere, hutsak izaten dira osasun zerbitzuetan, eta horiek saihesteko ahaleginak findu egin behar dira; EB Europako Batasuneko datuen arabera, erietxeetan dauden bitartean, pazienteen %8-%12k nahigabeko ondorioren bat izaten dute jasotako osasun arretan izandako okerren ondorioz. Dekretuak, propio, gizon eta emakumeen behar berezien inguruko bereizketa egiten du, eta ontzat jo du hori kontseiluak, baina harago egiteko premia nabarmendu du, eta horregatik azaldu du berariazko arreta eskatzen duten taldeen gaineko kezka.

Kronik ON programa

Paziente kronikoei eskaintzen zaien arreta hobetzeko, propio, programa bat du martxan Osakidetzak: Kronik ON. Aukera ematen die eriei, teknologia berriak erabiliz, beren gaixotasunei buruzko informazioa zuzenean eskuratzeko. Hartara, beren egoerari buruzko argibideak unean- unean dituzte, eta kontsulta gutxiagotara joan behar dute. Europako Carewell proiektuaren barruko programa bat da, eta nazioarteko lehiaketa batera aurkeztuko dutela jakinarazi zuten atzo Osakidetzako buruek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.