43 egun daramatza gose greban Iñaki Bilbao euskal presoak, eta atzo erietxera eraman zuten AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakitera eman duenez. «Derrigorrez elikatua» izaten ari dela salatu dute, eta «sasi txakurren» zaintzapean dagoela.
«43 egun gose greban egotea gorputzarentzat zigor gutxi balitz, psikologikoki modu zakarrean torturatzen jarraitzen du estatu espainolak», deitoratu du AEMk. «Dintasuna tinko mantentzen duen gudari eredugarriaren» aldeko mobilizazioka iragarri ditu, eta horietan parte hartzera deitu du.