Ernaik bere gain hartu du Gernikako Batzar Etxetik Espainiako bandera kendu izana

Ostiralean egin zuten ekintza: Espainiako eta Europako banderak kendu, eta su eman zieten. Sare sozialetan bere gain hartu dute ekintza, bideo baten bitartez.

Espainiako bandera Gernikako Batzar Etxetik kenduta, larunbatean. BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK
Leire Casamajou Elkegarai
2025eko abenduaren 8a
12:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Gernikako Arbola abertzaletasunaren eta antifaxismoaren ikur da; sinbolo espainolista eta arrotzek ez dute tokirik». Testu horri ekintzaren bideoa gehiturik, Gernikako Ernaik bere gain hartu du ostiralekoa: Gernikako Batzar Etxetik (Bizkaia) Espainiako eta Europako banderak kendu zituen.

Bideoan agerrarazi dutenez, bi mastei eutsi eta bi banderak moztu zituzten, eta horiek erre. Pintaketak ere agertu ziren: Gurea ikurrina. Horrela, Gernikako arbolaren sinbologia Espainiarenetik bereizi nahi izan dute.

Ekintzaren biharamunean, larunbatean, hala Bizkaiko Batzar Nagusiek nola Bizkaiko Foru Aldundiak gertakizuna salatu zuten, eta «gogor» gaitzetsi. Aldundiak adierazi zuen: «Ekintza hau onartezina da; Bizkaiko gizartearen ordezkaritza legitimoaren aurkako eraso bat da, baita bizikidetzaren errespetuaren eta aniztasunaren aurkakoa ere».

Ernaik azken egunetan hainbat ekintza egin ditu Espainiako ikurrak kentzeko; denak Durangon jarri zituzten larunbatean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.