Ernaik gorriz margotu du Donostiako Aizepe elkartearen kanpoaldea

Parte Zaharreko elkarte gastronomikoak bazkide bat kaleratu du, «emakume bati sukaldean sartzen uzteagatik». Ernaik salatu du gisa horretako «jarrera matxistak» dituzten elkarteek ez luketela lekurik izan behar.

Ernaik Donostiako Aizepe elkartearen kanpoaldean egindako margoketa, gaur goizean, Parte Zaharrean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Ernaik Donostiako Aizepe elkartearen kanpoaldean egindako margoketa, gaur goizean, Parte Zaharrean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
maddi iztueta olano
2026ko otsailaren 10a
14:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ernai gazte mugimenduak gorriz margotu du gaur goizean Donostiako Aizepe elkartearen kanpoaldea. Parte Zaharreko elkarte gastronomiko horrek bazkide bat kaleratu du, bazkide horrek berak atzo jakinarazi zuenez, «emakume bati sukaldean sartzen uzteagatik». Izan ere, elkartearen araudian jasotzen denez, gizonek soilik dute sukaldean sartzeko eta janaria prestatzeko aukera; are, gizonak soilik izan daitezke bazkide. 

Ernaik salatu du gisa horretako «jarrera matxistek» ez luketela tokirik izan behar, eta sare sozialen bidez nabarmendu du feminismoaren eta berdintasunaren aldeko borrokarako «oztopo» direla Aizeperen gisako elkarte gastronomikoak. Horrez gain, gazte mugimenduak gogorarazi du sukaldean sartzea eta bazkide izatea ez ezik elkarteak danborradan parte hartzea ere debekatzen diela emakumeei.

Ibon Sarasola Monzon bazkideak Irutxuloko Hitza-ri kontatutakoaren arabera, bere familiako emakume bati sukaldean sartzen utzi zion 2024an, eta handik egun batzuetara urtebeterako kanporatuko zutela jakinarazi zioten; 2025eko uda amaieran izan zuen «behin betiko» kaleratzearen berri. Elkarteak, baina, hedabide horri kontatu dio beste arrazoi batzuk direla-eta erabaki dutela hura kanporatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.