Ernesto Prati harrera beroa egin diote Elizondon
Ernesto Prat Alcalako espetxetik irten zen ostiral arratsaldean, eta atzo goizean ongietorria egin zioten Elizondon (Nafarroan). 150 lagun inguruk harrera beroa egin zioten preso ohiari, herriko plazan. Guardia zibil asko zeuden bertan, eta, bildutakoek salatu dutenez, argazkiak atera zizkieten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu