Ezker abertzalea
Ezker abertzalearen arabera, proposamenaren helburua «ziklo berria moztea» da. «Gure etorkizuna modu aske, baketsu eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea giltzapetu nahi dute». Neurriaren kontra «erantzuteko» eskatu diete eragile sozial eta politikoei.Patxi Zabaleta
Aralarreko koordinatzaile nagusiaPatxi Zabaletaren iritziz, «astakeria demokratiko bat» da proposamena; «oinarrizko irizpideak urratzen ditu». «Argi eta garbi, hauteskundeetako emaitzak desitxuratzeko ahalegin bat» da haren ustez, eta neurriaren «onuradun bakarra» PP izango dela dela ohartarazi du.
Laura Mintegi
EH Bilduko lehendakarigaia«Herri honen benetako borondatea distortsionatu nahi dute», esan du Laura Mintegik. Hego Euskal Herrian abertzaleak «gehiengoa» direla nabarmendu du eta, adierazi du Espainiako Gobernuaren «helburu politikoa» dela hori nola edo hala aldatzea.