«ETAk behin betiko armak uztekoaukera da»
Carme Chacon
Defentsa ministroa
«Konferentzia ETAk behin betiko armak uzteko aukera da. Gaur [atzo] egun egokia da ETAk armak behin betiko uzten dituela adierazteko. Aprobetxatu dezala aukera. Pauso hori eman ezean, gobernuak irmotasunez eutsiko dio terrorismoaren kontrako borrokari».
«Elkarrizketarako plataforma oro da positiboa»
Josep AntoniDuran i Lleida
CiU
«Donostian egindako konferentzia positiboa da ETAri armak uzten laguntzeko. Elkarrizketarako plataforma oro da positiboa, hala ere, elkarrizketa ez da nahikoa izango ETArekin amaitzeko, eta helburua ETAk armak uztea da».
«Indarkeriaren amaierak burujabetza ekar ote dezakeen beldur dira»
Oriol Junqueras
ERC
«Espainiako Estatuak beldurra du, indarkeriaren amaierak Euskal Herriaren burujabetza ekar ote dezakeen. Espainiako politikariek beti esan izan dute indarkeria barik dena dela posible. Baina orain, indarkeriaren desagerpena iristear dagoen honetan, beldurrak jota daude».
«ETAk uzten badu,ez da izango dozena bat bitartekari biltzeagatik»
Rosa Diez
UPD
«Izututa nago PSOEk eta gobernuak, gureek, ETAren estrategiarekin bat egin dutelako konferentzia babesterakoan. ETAk uzten badu ez da dozena bat bitartekari biltzeagatik izango, estatuko indarren, epaileen eta gizartearen urteetako borrokagatik baino».
«Inoiz ez zaio ordainik eman behar terroristari, ezta ez hiltzeagatik ere»
Jose Maria Aznar
PP
«Terrorista bati inoiz ez zaio ordainik eman behar, ez hitzen udenean eta ezta hiltzen ez duenean ere. Eskubide estatuak eta legeak garaitu dezake ETA, eta haren porrota eskubide estatuaren eta zibilizazioaren garaipena izango da basakeriaren aurrean».