Errespetuaren aldarrikapena Miramarren
Manifestazioaren aurretik «bakearen eta elkarbizitzaren aldeko» ekitaldi bat egin dute Donostian bertan, Miramar jauregian, Orain Presoak dinamikak deituta, eta han izan dira euskal alderdi, sindikatu eta eragile sozial askotako kideak. «Gizarte hobea utzi behar diegu ondorengoei», esan dute dinamikako eledun Felix Arrietak eta Anaiz Funosasek, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. «Guri dagokigu hori eraikitzea, guri dagokigu zauriak ixteko bideari ekitea, eta horretarako sufrimendu guztiak amaitu eta elkarbizitza ahalbidetzeko baldintzak sortzea». Elkarrekiko errespetua izateko eskatu dute. «Errespetua da elkarbizitzarako ezinbesteko gakoa. Ezin dezakegu ahaztu ideien gainetik errespetua zor diegula geure buruari eta ondokoei».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu