Errezilgo istripuan larri zauritutako umea hil da

Zirkulazioaren udako balantzea egin dute erakundeek; ez da ia gorabeherarik izan hildakoen kopuruan

2013ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Errezilen (Gipuzkoa) larri zauritu zen 16 hilabeteko haurra hilegin da, Gurutzetako Ospitaleak berri eman duenez. Bigarren hildakoa da; izan ere, haurraren 78urteko amona istripua gertatu eta igandean bertan zendu zen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 13:00 aldera gertatu zen istripua Errezilgo Etumeta eta Erdoizta arteko GI-3661 errepidean. Furgoneta batek eta mendi ibilgailu batek elkar jo, eta, ondorioz, furgoneta 30 metrotik behera amildu zen. Zauritu egin ziren bidaiari guztiak eta oso larri geratu zen haurra helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Erietxera. Beste bi zauritu ereGurutzetan artatu dituzte: bat etxean da, eta besteak, berriz,suspertzeko unitatean segitzen zuen atzo. Fugonetan zihoazen gainerako bi lagunek ere Donostiako Ospitaleko zainketa berezien gelan jarraitzen zuten atzo.

Udako balantzea, gazi-gozoa

Istripuen eta hildakoen kopuruak behera egin du uda sasoian Hegoaldean. Baina ez da gorabehera handirik izan; iaz pertsona bat gehiago hil zen.

Lurraldez lurraldekako datuei dagokienez, Gipuzkoan, Araban, eta Bizkaian igo egin da heriotzen kopurua. Joan den urtean baino hiru lagun gehiago hil dira aurten. Nafarroan, berriz, %57 jaitsi da udan hildakoen kopurua. Zazpi lagun hil ziren iaz; hiru izan dira aurten hildakoak.

Datuak nabarmen baikorragoak dira urteko lehen zortzi hilabeteei erreparatuz gero. Hamabost hildako gutxiago izan da urteko epe berean. Zehazki, 55 pertsona hil dira, eta Gipuzkoan bakarrik egin du gora kopuruak. Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak nabarmendu du oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna hobetzea izango duela erronka.

Biriatun, ez atzera ez aurrera

Miarritze eta Bordeleko arduradunekin batzartuko dira Jaurlaritzako arduradunak, Lapurdiko auto ilarei irtenbidea emateko. Iazko udarekin konparatuta, gora egin du, %3-4 artean, ibilgailuen joan-etorriak. Egunik korapilatsuena abuztuaren 23a izan zen; Biriatun, 11 kilometroko auto pilaketa sortu zen. Bizkaian,asteburuetan Kantabriarako bidean izan dira ilarak; hamalau kilometroko pilaketa sortu zen uztailaren 6an.

Gainerakoan, Zarauzko eta Irungo (Gipuzkoa) AP-8ko ordainlekuetan, eta Araban, Gasteiz inguruetan, arazo gutxiago izan da uda honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.