Ikertzen ari dira Gorlizen zendutako gizon bat gas ihes baten ondorioz hil ote zen

Ostegunean aurkitu zuten hilotz gizona; haren bikotekidea, andrazko bat, ondoezik eraman zuten erietxera.

Urdulizko erietxea. Hara eraman zuten hildako gizonarekin zegoen andrea. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Urdulizko erietxea. Hara eraman zuten hildako gizonarekin zegoen andrea. MARISOL RAMIREZ / FOKU
arantxa iraola
2025eko azaroaren 22a
11:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ostegunean gizon bat hilda aurkitu zuten Gorlizen (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, ertzainak ikertzen ari direla heriotza gas ihes baten ondorio izan ote zen. Gizona etxean aurkitu zuten hilotz, eta harekin batera andre bat zegoen, bikotekidea, min hartuta eta ondoezik. Emakumezkoa Urdulizko erietxera eraman zuten. 

Ertzainen arabera, hilotza agertu zen tokian ez zegoen inolako bortxa zantzurik, eta horregatik ari dira aztertzen gas ihesaren hipotesia. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.