Ertzaintza bi pertsona ikertzen ari da Voxen Irungo ekitaldiko istiluekin lotuta

Protestak izan dira Gipuzkoako herrian, Voxen ekitaldi baten aurka.

Ertzaintza manifestari antifaxistei oldartzen, gaur arratsaldean, Sestaon. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2020ko ekainaren 26a
21:26
Entzun

Ertzaintza hiru protestari ikertzen ari da atzo Sestaon (Bizkaia) Voxen kanpaina ekitaldian izan ziren istiluekin lotuta. Ikerketa zabalik dago, eta ez du baztertzen beste protestari batzuk identifikatzea. Hauteskunde ekitaldi batean ordena publikoa asaldatzea leporatu diezaiekete, hiru eta hamabi hilabete bitarteko zigorra dakarren delitua.

Ehunka lagun bildu ziren atzo Sestaon Vox eskuin muturreko alderdiaren aurka protesta egitera. Santiago Abascal alderdiko buruak parte hartu zuen, eta protestariek «faxistak kanpora» eta halako oihuekin hartu zuten. Gainera, hainbat manifestarik objektuak jaurti zituzten Voxeko kideen aurka, eta Ertzaintzak oladartuz erantzun du. Objektuetako batek Espainiako Kongresuko diputatu Rocio de Meer jo du, eta zauri bat egin dio begi gainean.

Ekitaldia, protestara joandakoek «probokaziotzat» hartu dutena, ezarritako ordua baino ordu laurden lehenago hasi da, 19:45ean, hiriko San Pedro plazan, eta hamabost minutu inguru iraun du. Plaza inguratzen duen errepidea poliziaz josita egon da agerraldiak iraun bitartean. Behin hura amaituta, manifestarien aurka oldartu dira. Kalean hainbat barrikada egin dituzte, eta su eman edukiontzi batzuei. Voxeko kideak eta agerraldia ikustera gerturatu direnek bertan jarraitu dute gerora ere, plazatik atera ezinik.

Urkulluk gogor egin du protestatzera gerturatu direnen aurka, eta «demokraziaren aurka» egitea leporatu die. «Edozein alderdi politikoren ekintzak oztopatzen dituztenek eta/edo aukera desberdinak ordezkatzen dituzten pertsonak eta alderdiak jazartzen dituztenek aniztasunaren eta tolerantziaren aurka egiten dute», idatzi du bere Twitter kontuan. Iñigo Urkullu lehendakariak «erasoa egin duten pertsonak» kritikatu ditu, eta «bi muturren arteko dinamika» salatu. De Meer VOXeko kideaz esan du "diputatu nazionala" dela.

Biharamunean, Irunen izan du ekitaldia Voxek, eta Ertzaintzak debekatu egin du horren kontrako protesta deialdia, ibilbidea aldatu eta ekitaldia egingo duten lekuan amaitzea eskatu eta gero. Zenbait pertsonak edukiontziak errepide erdian jarri eta objektuak jaurti dituzte, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du Ertzaintzak espedientea zabaldu diela bi pertsonari, ordena publikoan desordenak eragitea egotzita.

Aurreko astean ere egin zuten ekitaldi bana Bilboko San Frantzisko auzoan eta Donostiako Alderdi Ederren.  Bi kasuetan, ehunka lagun bildu ziren eskuin muturreko alderdiaren aurka protesta egitera, eta bietan Ertzaintza horien aurka oldartu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.